Kamishibai tailerra haurrei zuzendua Kanbon larunbatean
2025eko Uztailaren 10a

Iñaki Martiarena “Mattin” ilustratzailea, Kamishibai artean berezitu da / MATTIN
Iñaki Martiarena “Mattin” marrazkilari eta ilustratzailea Kanboko mediatekan izango da larunbat honetan uztailaren 12an, Kamishibai tailer bat proposatzeko.
Gipuzkoako komikigileak liburu anda atera du tartean duela pare bat urte KAMISHIBAIZALEA izenekoa. Euskal Haur eta Gazte Literaturako hainbat liburu ilustratu ditu ere.Kanboko mediatekan, 5 urtetik goragoko haurrei zuzendu Kamishibai tailerra, urririk, proposatuko du.
Iñaki Martiarena “Mattin” ilustratzailearen Kamishibai tailerrean izena emateko deitu Kanboko mediatekara: 05 59 93 50 70