Uztaritze Bai, herriko etxean gehiengoan den taldeak bere kide bat bota du
2018ko Irailaren 17a
Uztaritze Bai koalizioaren logoa
Uztaritzeko herriko etxeko gehiengoan, krisi bat sortu da. Uztaritze Bai zerrendak, partez abertzaleek osatu taldeak, If MATXIKOTE hautetsia kanpo eman du taldetik. Uztaritze Bai zerrendako gehiengoaren izenean, Mikel Goienetxerekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.
If Matxikoteren ganat ere joan da Kriztof Arotzarena, bere ihardokitzea biltzeko.
Hautetsiak azpimarratzen du, taldearen programa segitzeko asmoarekin lan egiten duela.