Indianoak-Ibaialde espedizioko lagunak Itsasun bilduko dira
2018ko Irailaren 20a
Irudia : Ibaialde
Indianoak-Ibaialde espedizioan parte hartu dutenek eta hauen sustengatzaileek hitzordua dute igandean Itsasuko Atharrin. Zikiro, Indianoak dokumentalaren proiekzioa, pilota eta dantza programan dira.
Michel Lastiri elkarteko lehendakariak oroitarazi dizkio Panpi Mercapideri joan den urteko espedizioko oroitzapen onak.