2000 kilometro oinez egingo dituzte Ipar Poloan
2018ko Irailaren 21a
Paxkal Elgart eta Xiril Alvarez
Paxkal Elgart eta Xiril Alvarez, kirolariek "Boreal Espedizioa" prestatzen dute heldu den neguko. Larunbatean irailaren 22an, arratseko 8etan Bidarrain, Mongolian egin zuten bidaia aipatuko dute berriz, eta proiektu berri hau aurkeztuko publikoari.
Ipar Polo aldean, 2000 kilometro zeharkatuko dituzte, oinez, lerra edo pulka bat tiratuz, behar dituzten puxkak karreatuz. Duela zonbeit hilabete hasi dira prestatzen, azarotik heldu den apirila arte iraun behar duen, Itsas Artiko aldean espedizio hotza. Panpi Mercapide mintzatu da bi abenturazaleekin.