Hazparneko karrikak joaldunez beteko dira larunbatean
2018ko Irailaren 24a
Eguneko animazioen ondotik gauak Ttattola gaztetxean segituko du kontzertuekin
Hazparnen iraganen da aurten, urtero iragaiten den Euskal Herriko Joaldunen Besta. Hazparnen duela 30 urte sortu zen joaldun taldea, baliatuko da bere urtebetetzea ospatzeko egun hortan. Hazpandarrek emazteak formatzen badituzte ere, eta haien ondoan jotzen duten batzutan, ez dute haien taldean emazterik onartzen.
Panpi Mercapideri esplikatu dion bezala Christian Hirigoyen elkarteko lehendakariak, ez du hastapenetik integratu taldea.