Esne biologikoaren bilketarako antolaketa berria aurkeztuko dute Arbonan
2018ko Irailaren 26a
Biolait, esne biologikoa ekoizten zuten 6 hazlek sortu zuten Bretainian 1994 urtean
Ipar Euskal Herriko behi esne ekoizle guziak gomitatzen ditu ostegun honetan Arbonara, Euskal Elkargoko Ura eta Errobiko Bio sailak. BLE elkartea eta departamenduko laborantza ganbararen partaidetzarekin. Ipar E.H.-n, BIOLAIT taldeak laster abiatuko duen BIO behi esnearen bilketa aurkeztuko dute.
Bilogikorat pasatzeko konbertsioa bururatzen ari den Olivier Doihenart Arbonar laborariak, BIOLAIT-rekin lan eginen du. Joan den abenduan Kriztof Arotzarenak egin zion elkarrizketa. Irailaren 27an goizeko 10etan: BIOLAITren aurkezpena besteak beste. Atsaldeko 2:30tan, hitzordua AGERREA-n, Olivier Doihenart eta Olivier Gervais-ren etxaldean.