Euskararen aldeko mobilizazio deialdia
2018ko Urriaren 04a

EHEren sare sozialetako orrialdean ere mobilizatzera deitzen dute.
Joan den ekainean, euskal elkargoak adierazi zuen euskara eta gaskoia ofizialki ezagutzen zituela. Baina Euskal Herrian Euskaraz erakundearen iduriko ez da aski. Mobilizaziora deitu du larunbat honetan 11etan Baionako herriko etxe aitzinean.
Marga Forestier mintzatu da Eider Lopez Senpereko taldeko kidearekin, elkargoak egin duen hizkuntzaren ezagutza hori aipatzen du lehenik.

















