Eva Campo Müller elkarteak 6000 euroko diru laguntza proposatzen du
2018ko Urriaren 09a
Irungo Eva Campo Müller elkarteak, tokiko garapen komunitarioko proiektuak sustatzeko dirulaguntza deialdia antolatu du. Eva Campo Müller Irungo Bilgune Feministako kidea zen, ekonomia sozial eraldatzaileetako hainbat poiektuen bultzatzailea, herri mugimenduetako militantea. Eritasun batek eraman zuen 37 urte zituzelarik.
Sarako herriarekin lotura bazuen han familia etxea baitzuten. Sarako herriko etxeak, dirulaguntza deialdi honekin bat egiten du eta aurkeztutako proiektuen artean aukeratutakoa gelditzen balitz beste 1000 euro jarriko lituzke, orotara 7000 euroko dirulaguntza osatuz.
Aitor Errazkin kazetariak, Urko Ikardo, ECM elkarteko kidearekin hitzegin du. Egitasmoak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira. Informazio gehiago: https://evacampomuller-elkartea.org/bloga/