Zatiketak agertzen dira Baionako herriko etxeko oposizioan
2018ko Urriaren 17a
Bihar Baiona taldearen aurkezpen prentsaurrekoa / arg. Euskal Irratiak
Sozialisten taldetik atera dira Mathieu Bergé eta Sophie Herrera, bide hori jada hartu zuenean Marie Christine Aragonek. "Bihar Baiona" kolektiboa aurkeztu dute hautetsi horiek beste herritarrekin. Soziala, elkartasuna eta ingurumena ardatz nagusitzat hartu ditu "Bihar Baiona"k.
Ostegun arats honetan, sartzeko bilkura eginen du Baionako kontseiluak. Giro berezia izanen da, dudarik gabe, oposizioko taldeen artean. Daniel Harotzarene taldeko kidearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.