Krakada eta bertsoa lagun Larresoron
2018ko Urriaren 25a

Larresoron bertsoa biziarazteko gogoarekin zale batzu badira aspaldian. Eta usaiako bertso saio, edo bazkarietarik aldatzeko, bigarren aldikotz, Bertsu Krakada proposatzen dute ostiral honetan 18.30tan.
Ote Lore eta Debrutegia elkarteek elgarrekin proposatzen dute Larresoroko Debrutegia gela berezi eta goxo hortan. Izena eman behar da aitzinetik: 06 13 10 44 39 /debrutegia@gmail.com
Arantxa Idieder, Armand Jaunarena antolatzailearekin hizketan.

















