BERRIAK

Kantu%20eta%20dantza%20tailerrak%20urririk%20Ttattolan

Kantu eta dantza tailerrak urririk Ttattolan

2018ko Azaroaren 06a, 10:43

MP3 jaitsi (12 Mo)

Hazparneko Ttattola gaztetxean, asteartetan kantu errepikak eta ostegunetan dantza kurtsoak proposatzen dituzte, urririk.

Ttattola gaztetxeko Hegoa Bañosek gehiago erran dio Panpi Mercapideri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Koloreen kontzertua, musika eta tindua uztartuz

Koloreen%20kontzertua%5F%20musika%20eta%20tindua%20uztartuz

MP3 jaitsi (13 Mo)

Hazparnen margolaritza erakusketa bat estrenatuko dute ostiralean, eta azaroaren 25a arte ikusgai izanen da. Hogeita hamabost bat artisten lanak ikusten ahalko dira, Eihartzea, Mediateka eta Choribit gelaren artean itzulikatuko direnak.
"Koloreen kontzertua" deitu erakusketa azaroaren 16an idekiko dute publikoari arratsaldeko 6etarik goiti. Eihartzea kultur etxean 7etan izanen da Soinubila musika eskolako ikaslen kontzertu labur bat.

Eskolako koordinatzaile-arduraduna den Marie Hirigoyhen-ek gehiago erran dauku.


2018ko Azaroaren 15a, 12:31

BERRIAK

Artetik Erteko mintzaldi zikloa gaur hasten da

Artetik%20Erteko%20mintzaldi%20zikloa%20gaur%20hasten%20da

MP3 jaitsi (15 Mo)

Baigura, Arberua eta Hazparneko Ezkia ikastolek antolatzen dute mintzaldi ziklo berri bat, hiru ostegunez gaueko 7.30tan.
Lehena azaroaren 15 honetan, Donamartirin, Anne Marie Lagardekin: “Amaren eskubidea eta emazteen egoera euskal gizarte zaharrean” izendatu tesia aurkeztuko du.

Jerome Etchebarne antolatzailearekin hitzegin du Panpi Mercapidek.


2018ko Azaroaren 15a, 12:10


BERRIAK

Azkaindarren lekukotasunez osatu dokumentala

Azkaindarren%20lekukotasunez%20osatu%20dokumentala

2011 urteko irudia

MP3 jaitsi (12 Mo)

“Etxea” dokumentalaren ideia, gogo batetik sortzen da, euskararen bizipen pertsonalak agerraraztea. Euskararen normalizazio linguistikoaren inguruan, datu, ikerketa eta hipotesi asko egin dira ikuspegi desberdinetatik, baina gutxitan aztertu da euskararen alde subjektibo hori; emozioak, beldurrak… euskararen eguneroko bizitza azken finean.

Testigantzak Azkaingo herriko jendearenak izanik ere, Ipar Euskal Herriko edozein herri identifikatua sentitu daiteke dokumentala ikustean. Ostiralean Azkaingo gaztetxean aurkeztuko dute eta Mikel Onko egilearekin hitzegin du Maia Muruagak.


2018ko Azaroaren 14a, 10:38

BERRIAK

Memoriaren eraikitzearen desafioak

Memoriaren%20eraikitzearen%20desafioak

MP3 jaitsi (17 Mo)

Eusko Ikaskuntzak hitzaldi bat antolatzen du astezken honetan Baionako Euskal Museoan arratsaldeko 6etan, Antton Mayarekin. "Euskal Autonomia Erkidegoa eta bere iragan traumatikoa: memoria eraikitzearen desafioak" zuzenbideko tesia lantzen ari da Larresorotarra.

Euskaraz izanen da aldibereko itzulpenarekin. Antton Mayarekin hitzegin du Panpi Mercapidek bere tesiaz.


2018ko Azaroaren 13a, 11:36



BERRIAK

Elikaduraz ikasteko jokoari esker

Elikaduraz%20ikasteko%20jokoari%20esker

Jenofa Irubetagoyena bere maleta ludo-pedagogikoa aurkezten

MP3 jaitsi (15 Mo)

Sarde Sardexka elkarteak, azaroaren 23an Ezpeletan hitzordua emaiten du arratsalde ondarreko 7.30tatik goiti, Euskal ekoizpenen inguruan. Catherine Marchand-ek hemengo ekoizle eta sukaldariekin egin liburua aurkeztuko du, eta Sarde Sardexkaren jokoan parte hartzen ahalko da. Jateko eta edateko izanen da ondotik. Izen emaiteak azaroaren 21a arte dira, 5€ jendeka, eta leku kopuru mugatua denez, izenak eman sarde.sardexka@gmail.com helbidean.

Jenofa Irubetagoyena elkarteko kideak aurkeztu esku artean duen maleta ludo-pedagogikoa.


2018ko Azaroaren 12a, 12:43

BERRIAK

Lehen gerlaren kontakizuna eta frantses asimilazioa euskaldunen ikuspegitik

Lehen%20gerlaren%20kontakizuna%20eta%20frantses%20asimilazioa%20euskaldunen%20ikuspegitik

MP3 jaitsi (16 Mo)

Aurten betetzen dira lehen mundu gerlaren bukaeraren 100 urteak. 5 elkartek deliberatu dute, ikusgarri bat sortzea, historia liburuetan idatzia ez dena plazaratzeko: Lapurdi 1609, Epaiska, Bertsularien lagunak, Zizpa gaztetxea eta Etxepare lizeoa.
Baionako antzokian, azaroaren 10ean, "Euskal Oroitzapena, itzaletik argira" ikusgarria arratsaldeko 6etan aurkeztuko dute.

Proiektuaren koordinatzaile den Ibai Tellecheak, Marga forestier-ri esplikatu dio zergatik sortu duten ikusgarri hau.


2018ko Azaroaren 09a, 11:11


BERRIAK

Lau izar Xalbador Kolegioan ikasleekin kantuz

Lau%20izar%20Xalbador%20Kolegioan%20ikasleekin%20kantuz

Peio Ospital, Anje Duhalde, Niko Etxart eta Mixel Ducau ikasleen aurrean.

MP3 jaitsi (24 Mo)

Xalbador kolegioan, ikasturtean 2 aldiz, aste oso batez gai bat hautatzen dute ikasleekin sakontzeko. "Iturri zaharretik, ur berria" Josean Artzeren erranaldiarekin, euskal kantagintza aztertu dute aldi honetan; Joan den asteartean Ipar Euskal herriko 5 kantari ospetsu gomitatuz kontzertu ttipi baten egiteko. Niko Etxart, Peio Ospital, Anje Duhalde, Mixel Ducau eta Watson etorri dira.

Panpi Mercapide izan da kontzerturat bere mikroarekin.


2018ko Azaroaren 07a, 12:41

BERRIAK

Euskal Hitzorduak #3 Miarritzen

Euskal%20Hitzorduak%20#3%20Miarritzen

MP3 jaitsi (11 Mo)

Euskal Hitzorduak ekimena antolatu dute azaro hastapen honetan Miarritzen.

Asteazken gauean, 8:30tan Saio Zero Bilakaren ikusgarria izanen da Kasinoko antzokian. Laida Pilota ikusgarria ostiralean 9etan eta hitzaldi bat Ipar eta Hegoaldeko dantza taldeen harremanaz, Pantxoa Etchegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak animaturik.

Maia Muruagari aurkeztu dio hitzaldia.


2018ko Azaroaren 07a, 10:54




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2018

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016