Lau izar Xalbador Kolegioan ikasleekin kantuz
2018ko Azaroaren 07a

Peio Ospital, Anje Duhalde, Niko Etxart eta Mixel Ducau ikasleen aurrean.
Xalbador kolegioan, ikasturtean 2 aldiz, aste oso batez gai bat hautatzen dute ikasleekin sakontzeko. "Iturri zaharretik, ur berria" Josean Artzeren erranaldiarekin, euskal kantagintza aztertu dute aldi honetan; Joan den asteartean Ipar Euskal herriko 5 kantari ospetsu gomitatuz kontzertu ttipi baten egiteko. Niko Etxart, Peio Ospital, Anje Duhalde, Mixel Ducau eta Watson etorri dira.
Panpi Mercapide izan da kontzerturat bere mikroarekin.