Azkaindarren lekukotasunez osatu dokumentala
2018ko Azaroaren 14a
2011 urteko irudia
À¢Â€ÂœEtxeaÀ¢Â€Â dokumentalaren ideia, gogo batetik sortzen da, euskararen bizipen pertsonalak agerraraztea. Euskararen normalizazio linguistikoaren inguruan, datu, ikerketa eta hipotesi asko egin dira ikuspegi desberdinetatik, baina gutxitan aztertu da euskararen alde subjektibo hori; emozioak, beldurrak… euskararen eguneroko bizitza azken finean.
Testigantzak Azkaingo herriko jendearenak izanik ere, Ipar Euskal Herriko edozein herri identifikatua sentitu daiteke dokumentala ikustean. Ostiralean Azkaingo gaztetxean aurkeztuko dute eta Mikel Onko egilearekin hitzegin du Maia Muruagak.