Koloreen kontzertua, musika eta tindua uztartuz
2018ko Azaroaren 15a
Hazparnen margolaritza erakusketa bat estrenatuko dute ostiralean, eta azaroaren 25a arte ikusgai izanen da. Hogeita hamabost bat artisten lanak ikusten ahalko dira, Eihartzea, Mediateka eta Choribit gelaren artean itzulikatuko direnak.
"Koloreen kontzertua" deitu erakusketa azaroaren 16an idekiko dute publikoari arratsaldeko 6etarik goiti. Eihartzea kultur etxean 7etan izanen da Soinubila musika eskolako ikaslen kontzertu labur bat.
Eskolako koordinatzaile-arduraduna den Marie Hirigoyhen-ek gehiago erran dauku.