100 musikari 1000 ikusle loriatuen aurrean
2018ko Azaroaren 27a
Xabi Solano, Niko Etxart, Xabi Camarero, Roberto Moso edota Iholdi Beritsain ondoan
Milako bat jende bildu dira Baionako Lauga gelan larunbatean, ESKER1000 kontzertuaren ikusteko. 2019rako mila kantari eta musikariren biltzeko xedea dute, euskal rockaren omentzeko.
Larunbatean, lehen etapa ederki bururatu da. Niko Etxarten À¢Â€ÂœEuskal RockÀ¢Â€Â™n rollÀ¢Â€Â kantua, 100 artistek zuzenean eman baitute. Balentria teknikoa aitzin, Kriztof Arotzarena mintzatu zen lehenik, 3 parte hartzaileekin arratsaldean zehar. Erreportai huntan ere Niko Etxarten lekukotasuna entzunen dugu, kantua zuzenean eman ondotik.
Ondotik, Urtz, Zarama, Gatibu edota Akelarreko kantariek ere abesti ezagunak eman dituzte. Publikoa loriatu da horiek berriz entzunik.