'Atxik Mathieu' elkartearen aldeko krosean izan gira
2018ko Azaroaren 28a

San Mixel kolegioko lasterkariak, ziztu bizian
Joan den ostiralean, Kanboko San Mixel kolegiokoek elkartasun Cross bat antolatua zuten “Atxik Mathieu” elkartearen alde. 4700€ bildu dituzte ekitaldi huni esker.
Mathieu Larzabal, duela 2 urte istripu baten ondotik elbarritua gelditu zen. Bera ere San Mixel kolegioan zen ikasle. Panpi Mercapide ibili da bere mikroarekin: lasterkari, Mathieu bera eta Pantxo Etchegaray kirol hezitzailearen mintzarazteko.

















