Markorekin duzue hitzordua ostegun honetan Miarritzen
2018ko Azaroaren 29a
Azaroaren 29 honetan Miarritzeko mediatekan izango da Marko.
"Les Godillots" Gerla Handiko soldaduen zapata lodi eta azkarrak izaiteaz gain, Olier idazleak eta Marko marrazkilariak sortu dituzten komikien izena da.
Bostgarren eta azken alea ateratu dute "Un petit dernier avant la paix" izenekoa. Arratsalde honetan 5etan aipatuko dutena Biarritzeko mediatekan eta ondoko asteetan ere.
Markorekin hitzegin du Panpi Mercapidek, eta marrazkilariak aipatu dio "Les Godillots" abentura behar baino laburrago izan dela.