EzKexa jantzi marka Itsasun instalatu da
2018ko Abenduaren 03a
EzKexak gehienik saltzen duen modeloa
EzKexa jantzi marka gazteak bere bidea segitzen du, diseinuan alde modernoa eta zaharra nahasiz umorearekin. Aste honetatik goiti Euskal Irratien jokoetan EzKexa tixertak irabazten ahalko dituzue eguberri arte.
Frantxua Usandisaga eta Jon Paternek eramaiten dute marka Itsasun kokatuz beren enpresa ttipia. Jon Paternek oroitarazi du noiz hasi ziren.