Gure herri kontakizunak aurkeztuko ditu Maialen Morenok
2018ko Abenduaren 19a

Maialen Moreno Zubeldia EHUko aurkezpen bideo batean
Euskal Kultur Erakundeak, ostegunean abenduaren 20an arratsaldeko 6etan mintzaldi bat proposatzen du Euskal Museoan Baionan. Maialen Moreno Zubeldiak Lapurdi, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa bat egin du eta aurkeztuko du.
Deustuko Unibertsitateko filologia doktoreak erran dauku zergatik gai hau hautatu zuen aztertzea.

















