Libanon egin lana Senperen aurkeztuko dute
2019ko Urtarrilaren 04a
Paxkal Indo eta Amaia Hennebutte libaniar haur batzuekin.
"Zuri Madame….liburuak hesien kontra" dokumentala, Kiribil konpainiak egin Libanoko egonaldiko irudiekin egin du Markotx Iribarnek. Gobernuz Kanpoko Erakunde batek babestu haurreri kultura ekartzea zen xedea.
Urtarrilaren 5ean, larunbatean arratsaldeko 5etan erakutsiko dute berriz Senpere, Amotzeko Larraldean, eta ez Larreko gelan aitzin ikusi bezala. Amaia Hennebuttek erran dauku zer irudi ikusten ahalko den dokumentalean.