BERRIAK

Musik'Haria taula gainean

2019ko Urtarrilaren 09a

MusikHaria%20taula%20gainean

MP3 jaitsi (22 Mo)

Naia Robles-Aranguiz kantariak, Agorila disketxearekin "Musik’Haria" izeneko lana aurkeztuko du taula gainean igandean Senpereko Larreko gela arratsaldeko 5etan izanen da. Sartzea 12 Eurotan, xehetasunak www.larreko.fr webgunean dituzue.

Maia Muruagak hitzegin du musikariarekin.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Züzülüan jarri eta goza Baionan

ZAzAlAan%20jarri%20eta%20goza%20Baionan

Nicolas Armendariz

MP3 jaitsi (38 Mo)

Baionako Cordeliers karrikaren 25.ean, ostatu ilun bat ezagutu dutenek, artista tailer argi eta zabal bat ikusiko dute orai.

Züzülü deitu gunea ideki du Nicolas Armendarizek, lekuaren jabe berriak. Pott serigrafia enpresaren tailerrak hor atxiki ditu, eta hor dira ere beste 4 kide berri eta kafetegi xoko bat ere idekiko du.

Leku goxo bat nahi du izaitea Nicolas Armendarizek, proiektua aurkeztu dio Panpi Mercapideri:


2020eko Abenduaren 21a


BERRIAK

Ogi Bihia okindegi berria estrenatu dute Bidart anaiek

Ogi%20Bihia%20okindegi%20berria%20estrenatu%20dute%20Bidart%20anaiek

Lola Darraïdou langilearen ondoan Sébastien Bidart okindegiko jabea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (23 Mo)

Hazparneko Bidart familiak, beste okindegi bat ideki berri du. OGI BIHIA izena du, eta lehengo Lur Berriren lekuan da.

Christophe eta Sébastien anaiek, aitaren segida hartu dute.

Saltegi eta labetegi berria bisitatu du Kriztof Arotzarenak, Sébastien Bidart gidari.


2020eko Abenduaren 18a

BERRIAK

Iletegiak bere ekoizpenak sarean ere saltzen ditu

Iletegiak%20bere%20ekoizpenak%20sarean%20ere%20saltzen%20ditu

Aña Andiazabalekin Arrosan Iletegiaren instalatzea zertan den aipatu dugu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (24 Mo)

Sarako iletegia enpresa Arrosarat joanen da ondoko hilabeteetan.

Gaur egun nola doan enpresa, ekoizpen berriak, urte ondarreko opari ideiak ere aipatu ditu Aña Andiazabal Iletegikoak Panpi Mercapiderekin. Webgune berria estrenatu dutelarik.

Jakin larunbat honetan ILETEGIA irekia izanen dela, 10:00etatik 12:30tara eta 15:00etatik 17:30tara.


2020eko Abenduaren 18a



BERRIAK

"Sasoilariek kamioietan lo egiten dute, behar genuke leku bat atxeman hoiendako"

Sasoilariek%20kamioietan%20lo%20egiten%20dute%5F%20behar%20genuke%20leku%20bat%20atxeman%20hoiendako

Mixel Legagnoa biper ekoizlearen erranetan aurtengo uzta ona izanen da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Abendu hastapenean izan ohi da biper biltzearen bukaera. Alta aurten, 15 egunez luzatzeko baimen berezia izan dute Ezpeletako biper ekoizleek. Ez da Pandemiarengatik, baizik eta uda biziki idorra izan dugulako.

Olatz Idoate, Biperraren sor markako kide den Mixel Legañoa ezpeletarrarekin egon da.


2020eko Abenduaren 18a


BERRIAK

"Ikasle gazteenentzat biziki zaila da biolin klasea internetez segitzea"

Ikasle%20gazteenentzat%20biziki%20zaila%20da%20biolin%20klasea%20internetez%20segitzea

Lehen biolina izanki, Marina Beheretxek Iparraldeko Orkestra Sinfonikoan rola garrantzitsuenetakoa du / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (26 Mo)

Baionako musika kontserbatorioan batzuek klaseak berriz abiatu dituzte, profesionalizatze ibilbidean direnek adibidez. Bainan besteek interneten bitartez segitzen dituzten, sarean.

Marina Beheretxe biolin irakaslea da, eta Iparraldeko Orkestra Sinfonikoan lehen biolin postua du ere. Azaro hastapeneko, Orkestrak prestatu zuen kontzertua publikoari ezin idekia, France 3ak filmatu ondoan urte bukaeran hedatuko dute frantses telebistan.

Arantxa Idieder haren gana hurbildu da horiek aipatzera.


2020eko Abenduaren 11a

BERRIAK

Bio estetika artak proposatzen dituen Pospolin edertasun etxean izan gira

Bio%20estetika%20artak%20proposatzen%20dituen%20Pospolin%20edertasun%20etxean%20izan%20gira

Maiana Hegirekin hitzordua webgunearen bitartez ere hartzen ahal duzue / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (29 Mo)

Lekorne gainean kokatua den Pospolin estetika arta etxera hurbildu gira. Konfinamendu garai desberdinen ondotik, berriz ideki du berriki Maiana Hegik edertegia.

Duela 7 urte instalatu zuen bere etxean, emazteentzat xoko goxoa izan nahi zuen Bio edertasun etxea. Depilazioak, makillatzeak, irudi aholkuak eta masajeak proposatzen ditu.

Arantxa Idieder joan da Maiana Hegiren edertasun etxearen bisitatzera… Irudi aholkuen artean, proposatzen duen kolorimetria zer den esplikatu dio.


2020eko Abenduaren 11a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016