Eleka, lizeoaren eta kolegioaren alde
2019ko Urtarrilaren 21a

Herri Urratsen prentsaurrekoan hartu argazkia / Seaska
LK da aurtengo Herri Urratsen lema. Maiatzaren 12an Senpereko aintzira inguruan iraganen da. “Eleka” mintzatzea bezala, L lizeoa eta K kolegioa bezala, eta Seaskaren 50. urte betetzea baita aurten “L” erromatar hizkia 50 baita. Aurtengo kantua Maddalen Arzallusek idatzi du, eta En Tol Sarmiento taldeak emaiten. Pasa den asteburuan grabatu dute Paxkal Etxepareren estudioan, Mugerren.
Herri Urratseko koordinatzailea elekatu duzu Kriztof Arotzarena.

















