Libertimenduen sasoia hasten da!
2019ko Urtarrilaren 22a
Luhuson aurkeztuko dute Libertimendua aitzin errepikan, Makean. / Gure Irratia
Joan den urtean gazte talde batek deliberatu zuen Makea, Lekorne, Luhuso aldean libertimendua antolatzea. Aurten berriz motibatu dira otsailaren 3an Luhuson emaiteko goizeko 10etarik goiti. Bertsutan aritzeko Elixabet Etxandi eta Amets Arzallus gomitatu dituzte.
Luhusoko plazan hitzordua 10etan desfilearentzat, 11etan emanaldia eta ondotik bazkaria Makeako Mindegia gelan (Erreserbatzeko deitu 06.30.48.40.40) Euria bada emanaldia Makean iraganen da, Mindegiako aterpean.
Makean egiten zuten errepikaldi batean izan da Panpi Mercapide. Taula zuzendari lanetan ari den Xan Berterretcherekin mintzatu da