ZADeko bi biztalerekin bertako giroaren berri hartu dugu
2019ko Urtarrilaren 28a
ZADeko Camille eta Aman Komunak taldeko Hartzea Lopez. Irudia / Gure Irratia
Herri borrokak uztartu nahi dituen egoitza da AmbaZADa, Notre-Dames-Des-Landes-n. Uda guziz, euskaldunak bertara joaten dira antolatu brigadaren baitan, egoitza eraikitzen segitzeko, bainan ondoko udan, G7a Biarritzen izango delakoan, usaiako topaketa astea Euskal Herrian antolatzea aurreikusi nahi izan dute urtarrilaren 26ko topaketetan.
Aitzineko astean pasa ziren ZADeko bi kiderekin egon zen Arantxa Idieder, bertako egoera zertan den aipatu dute, Beasaingo bilkura aitzin.
AmbaZADa Euskal Herrian egon da egun hauetan.
ZADetik etorri dira zonbait egunez Euskal Herrira, bertako mugimendu eta elkarteak ezagutzera, eta urtarrilaren 26ko biltzarrean parte hartzeko. Zertan ZAD joan den urteko poliziaren okupazioaren ondotik? Zoin dira haien asmoak?
Hartzea Lopez, Aman Komunak kolektiboko kidearekin hitzegin dugu.