Elkartasuna Kantuz garretan joan den Zapataindeia etxekoarentzat
2019ko Urtarrilaren 29a
Ezpeletan elkartasun kantaldi bat antolatzen dute igandean, otsailaren 3an. Etekinak, Antoinette Etchebarne eta bere familiarentzat izanen dira, "Zapataindeia" etxea duela kasik hilabetea suak erre baitzuen osoki. Ezpeletako elizan, 5 abesbatzetako ehun bat kantarik parte hartuko dute kantaldian.
Antolatzaileetan den Jean Paul Brust, lehen auzoa da, eta Gozatuz taldearen zuzendaria. Panpi Mercapideri orroitarazi dio ezbeharra.