Peio Ainzi uholde plan berrituaz
2013ko Otsailaren 28a
Martxoaren lauean irekiko da Urdazuri erreka uholde planaren berritzeko inkesta publikoa, lau herriko etxetan: Ainhoa, Sara, Senpere eta Azkainen, baita Hego Lapurdiko hiri gunearen egoitzan ere. Urdazuri errekaren uholdeek manera berezi batez markatu dute Senpere, hainbat aldiz erreka hedatu baita inguru hurbileko etxetara sartuz. Uholde plana berritzeko prefetak lan luze bat egin du izendatu ditugun lau herriko etxekin, aldiz, gauza kuriosa, Senpereren kasuan uholde plan berritua bilkura batean presentatu dutelarik ez dute Luberri oihanean eraikia den barradera kontutan hartzen. Puntu hori besteak beste argitu nahi izan du Mattin lankideak Peio Ainzi Senpereko axuantarekin.