Itsasu eta Etxauribar senidetzearen bidean
2019ko Otsailaren 04a
Jean Paul Iturburua Itsasuko hautetsia / Irudia : Gure Irratia
Itsasuko herriak azken urte hauetan gogoetatzen du Nafarroako Etxauribarrekin senidetzea. Pundu amankomun ainitz badituztela uste dute: gerezia, pilota, dantza edo auto xaharretaz interesatzen diren elkarteak.
Hortarako herriko elkarte eta biztanleak gomitatzen dituzte informazio bilkura batetarat, otsailaren 8an, gaueko 8etan Sanoki gelarat.
Panpi Mercapide mintzatu da Jean Paul Iturburua hautetsiarekin.