Jaka Horien hamabigarren mobilizaziotik lekukotasuna
2019ko Otsailaren 05a
Otsailaren 2an Baionako karriketan mobilizazioa Jaka Horien gaueko mobilizazioa / Irudia : Gure Irratia
Baionan, larunbat gauean Jaka Horiek antolatu gaueko ibilaldia arrakastatsua izan zen. Ehunka jende bildu da hamabigarren mobilizazio egunean. Landesetatik eta Biarnotik ere hurbildu dira jaka horiak. Karriketan barna ibili dira, ahal bezain bat arrabots eginez. Gauean zehar banketxe edo asegurantza batzuen berinak hautsi dituzte, eta frantses lehendakariaren kontrako grafitiak ere egin. 5 atxiloketa izan dira.
Bere burua bortizkeriarik gabeko mugimenduko kide gisa aurkezten duen Jean Louis-rekin egon da besteak beste Panpi Mercapide.