Obralekuetako hondakinen kudeaketaz gogoeta
2019ko Otsailaren 13a
Departamenduan, obrak edo xantierretan 1,4 milioi tona hondarkin sortzen dira / Irudia : Batiactu.com
Ekonomia zirkularra aipatu dute Angeluko Nobateken berriki. Mahai inguruan ziren Euskal elkargoa, Bil ta Garbi, departamenduko BTP federazioa baita ingurumenaren aldeko elkarteak ere. Departamenduan, obrak edo xantierretan 1,4 milioi tona hondarkin sortzen dira, nagusiki lurraz osatua. Horien % 70a, obra publikoetatik heldu da. Zirkuituko eragile guziak elkarlanean ari dira, hondarkinak ezartzeko eta berriz erabiltzeko guneak xekatzen. Kostaldetik oren laurden batetara gehienik, hor baitira obra handienak egiten.
Bidarten, Goietx enpresak, obretako hondarkinak hartzen eta berziklatzen ditu À¢Â€Â“ Joset Goietx, enpresaren sortzailearekin hitz egin du Kriztof Arotzarenak.
Gehiago biriziklatzea posible da
Bidarteko Goietx enpresak 20.000 tona berziklatzen ditu urtean. Gehiago egin dezaketela zion Joset Goietx nagusi zaharrak. Eta horrekin ere ez litaikela aski erraiten dauku.