BERRIAK

Bastidako ohitura pagano bat oinarri 5 kantarien proiektuarentzat

2019ko Martxoaren 01a

Bastidako%20ohitura%20pagano%20bat%20oinarri%205%20kantarien%20proiektuarentzat

Maite Garra Clarenza elkarteko langilea. / Argazkia Gure Irratia

MP3 jaitsi (27 Mo)

Miresgarriak deitzen da Clarenza elkarteak bultzatu duen boskotearen taldea. Bastidako Clarenza kaperan, garai batean herritarrek zuten ohitura pagano bat gogora ekarri nahi dute, bost emazte kantariren bitartez. Kortsikar bat, jazz kantari bat edota kurdo bat dira taldean eta tartean kantu ikastaldi batzu proposatzen dituzte.

Maite Garra elkarteko kidearekin mintzatu da Arantxa Idieder.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Usaiako zikiroa izango da EHZ festibalean igandean

Usaiako%20zikiroa%20izango%20da%20EHZ%20festibalean%20igandean

2018an Itsasun egin zuten igandeko zikiroa / irudia : @topatu_eus

MP3 jaitsi

Aurten ere, aspaldiko urtetan bezala, EHZko antolatzaileek EHLGri galdegin diete prestatzea igandeko zikiroa. Irisarriko kirol gelan izango da bazkaria, euri ala eguzki, babesean egoteko gisan.


2019ko Ekainaren 24a

BERRIAK

6000 etorkin pasa dira Baionako Pausa gunetik

6000%20etorkin%20pasa%20dira%20Baionako%20Pausa%20gunetik

MP3 jaitsi

Errefuxiatuen nazioarteko eguna zen ekainaren 20an. Ipar Euskal Herriari doakionez, zenbaki batzu agertu dituzte. Diakite eta Atherbea arduratzen dira pasatzen diren migratzaileetaz. Eta Etorkinekin eta CIMADE, egoiten direnetaz.


2019ko Ekainaren 21a


BERRIAK

Arroka elkarteak kantuz ospatuko ditu bere 40 urteak

Arroka%20elkarteak%20kantuz%20ospatuko%20ditu%20bere%2040%20urteak

MP3 jaitsi

Ekainaren 29an, Arroka Biarritzeko kultur elkarteak 40 urte ospatuko ditu. Ibilaldi kantatu bat, tanborradarekin izanen da 9.30tarik goiti eta bazkaria Iraty erakustazokan.

Elkartean, kantuaz arduratzen den Joanes Hillauk erran dauku nola abiatu zen elkarte hunen sortzeko ideia, duela 40 urte.


2019ko Ekainaren 20a

BERRIAK

Besta Bai, musika ere bai

Besta%20Bai%5F%20musika%20ere%20bai

MP3 jaitsi

"Besta bai, borroka ere bai" lema desbideratuz mintzaldi bat proposatzen dute Epaiskan, Baionan ostegun honetan arratseko 7tan.

Peio Etxeberri Aintxartek euskal musikagintza aipatuko du, eragin soziala eta politikoa aztertuz. Panpi Mercapide mintzatu da hizlariarekin.


2019ko Ekainaren 19a



BERRIAK

Luhusoko mikro-haurzaindegitik zuzendaria kanporatua izaitea salatu dute burasoek

Luhusoko%20mikro-haurzaindegitik%20zuzendaria%20kanporatua%20izaitea%20salatu%20dute%20burasoek

MP3 jaitsi

Duela kasik 2 urte sortu Luhusoko mikro-haurzaindegian, elkartearen kudeatzaile eta zuzendariaren artean giro txarra plantatu da.

Familiar estruktura bat sortu zuten. Alta ilobak, elkarteko lehendakariak, bere ttantta zuzendaria kanporatu du " huts larriak " leporatuz. Geroztik burasoek galdegiten dute Veronique Goenaga berriz etor dadin lan egiterat. Elkartea sortu zenetik Biltzar Nagusirik ez zen sekulan izan. Duela guti desmartxak hasi dituzte elkartean administrazaileak sartzeko gisan.


2019ko Ekainaren 18a


BERRIAK

"Igandea aisialdi eguna da, ez lanekoa"

Igandea%20aisialdi%20eguna%20da%5F%20ez%20lanekoa

Baionako Intermarché aisialdi gune bilakatu zen igandean / Gure Irratia

MP3 jaitsi

Bizi mugimenduak bere 10. urtemuga ospatu zuen asteburuan. Igandean, bazkaria aitzin desobedientzia zibila ekintza bat burutu dute Baionako supermerkatu batean.

Bizi! sortu zelarik, ber ekintza egin zuten ber lekuan, igandetako lana salatuz manera umoretsuan. 150 bat militante elkartu dira saltegi barnean, piknika ekarriz, oihal etxe, petanka bolekin, surf taulekin edo arrantzalez mozorrotuak.


2019ko Ekainaren 17a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016