Aurten zikiroa izanen da!
2019ko Martxoaren 06a
Angeluko bestak bigarren astean sartzen dira aste honetan. Laida Pilota ikusgarria ikusi ahal izan zuten angeluarrek festen idekitzean ostiralean. Besta komiteak bere egitaraua proposatzen du, eta ondoan elkarteek ere haien animazioak. Urtero Ibaialde elkarteak afari bat proposatzen du, eta aurten sagardotegi afaria baino, zikiro jate bat egitea pentsatu dute martxoaren 9an. 400 afari izango dira, bainan izenak eman behar dira, turismo bulegora deituz.
Jakin Ibaialde elkarteak antolatzen duen Kostalde baleada maiatzaren 18an izango dela aurten, eta aldaketa bat proposatzen dutela. Hendaia eta angelu artean egin ordez ibilaldia, Zokoatik Baionara izango dela, Lapurdiko hiriburuak duen portuaren istoriaren baloratzeko helburuarkin. Arantxa Idieder mintzatu da Ibaialde elkarteko Jean Marc Landarretxerekin.