Ehunka urte zituzten haritzak bota dituzte Baionan
2019ko Martxoaren 06a
CADE elkartearen irudiak moztua izan den oihanean hartuak.
Baionako oihan bat desagertzen ari dela salatu du CADE ingurumenaren aldeko elkarteak. Herriaren iparraldean, Sequé gune ondoan 4 hektara ta erdi moztuak izan dira. Ehunka urte zituzten haritzak bota dituzte.
Hegoaldeko enpresa batek baliatzen ditu egur horiek. Lurraren jabeak partikularrak dira baina ez dira denak jakinean gertatzen ari denaz, eta herriko etxeak gutti egiten duela oihan horren suntsitzearen kontra salatzen dute.
CADE-eko Pantxo Tellier eta Emile Diratchettekin mintzatu da Marga Forestier.