BERRIAK

Elgarrekin kantatzeko gogoarekin

2019ko Martxoaren 14a

Elgarrekin%20kantatzeko%20gogoarekin

MP3 jaitsi (13 Mo)

Gaualdia aipatzeko Panpi Mercapidek Otxalde taldeko Beñat Eiherabide gomitatu du. Elkartearen gogo nagusia hemen, publikoarekin batera kantatzea.

Beskoitzen, Bixintxo kultur gunean, larunbatean kantaldi bat izanen da gaueko 8:30tan: Cantem Las eta Otxalde tadeekin.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Haur literatura sustatzen duen festibala

Haur%20literatura%20sustatzen%20duen%20festibala

MP3 jaitsi (26 Mo)

Letragabetasunari aurre egitea ere helburu du, Baionan kokatua den Libre Plume elkarteak. Animazio desberdinak proposatzen dituzte, euskaraz eta frantsesez bereziki bainan beste hizkuntza ainitzetan ere. Martxoaren 26an, 30a arte izanen da festibala.


2019ko Martxoaren 21a


BERRIAK

Lapurdi 1609 elkarteak aurten 10 urte

Lapurdi%201609%20elkarteak%20aurten%2010%20urte

Xabet Andueza Lapurdi 1609 elkarteko kidearekin hitzegin dugu / Gure Irratia

MP3 jaitsi (17 Mo)

Lapurdi 1609 elkarteak, aste undar honetan bere 10. urtebetetzea ospatuko du Senperen 2 ekitaldi proposatuz: bertso krakada larunbatean, eta Ez Dok Hiru umore antzerkia igandean.


2019ko Martxoaren 20a



BERRIAK

Mayi Pelot omenduko dute Baionan

Mayi%20Pelot%20omenduko%20dute%20Baionan

MP3 jaitsi (18 Mo)

Baionako unibertsitatean erakasle, idazle eta zientzia fikzio zalea. Euskara ikasi ondoan, ekarpen bat egin nahi izan zion hizkuntzari, zientziaren bitartez eta bere diziplinan aurrelari izan zen. Baionako gaztetxean omenduko dute martxoaren 16an 17:00etan.


2019ko Martxoaren 15a


BERRIAK

Ehunka urte zituzten haritzak bota dituzte Baionan

Ehunka%20urte%20zituzten%20haritzak%20bota%20dituzte%20Baionan

CADE elkartearen irudiak moztua izan den oihanean hartuak.

MP3 jaitsi (11 Mo)

Baionako oihan bat desagertzen ari dela salatu du CADE ingurumenaren aldeko elkarteak. Herriaren iparraldean, Sequé gune ondoan 4 hektara ta erdi moztuak izan dira. Ehunka urte zituzten haritzak bota dituzte.

Hegoaldeko enpresa batek baliatzen ditu egur horiek. Lurraren jabeak partikularrak dira baina ez dira denak jakinean gertatzen ari denaz, eta herriko etxeak gutti egiten duela oihan horren suntsitzearen kontra salatzen dute.

CADE-eko Pantxo Tellier eta Emile Diratchettekin mintzatu da Marga Forestier.


2019ko Martxoaren 06a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016