Mayi Pelot omenduko dute Baionan
2019ko Martxoaren 15a
Baionako unibertsitatean erakasle, idazle eta zientzia fikzio zalea. Euskara ikasi ondoan, ekarpen bat egin nahi izan zion hizkuntzari, zientziaren bitartez eta bere diziplinan aurrelari izan zen. Baionako gaztetxean omenduko dute martxoaren 16an 17:00etan.
Gaur egungo problematika andana bat aurretik landu zituen Mayi Pelotek. Olerki idazlea zen ere, Maiatz argitaletxeko kide eta Gure Irratian laguntzaile zen. Irrati saio bat sortu zuen, zientzia fikzioan oinarritua.
Luzien Etxezaharreta Maiatz argitaletxeko kidearekin aipatu du Mari Aniez Gorostiaguek.