Haur literatura sustatzen duen festibala
2019ko Martxoaren 21a
Letragabetasunari aurre egitea ere helburu du, Baionan kokatua den Libre Plume elkarteak. Animazio desberdinak proposatzen dituzte, euskaraz eta frantsesez bereziki bainan beste hizkuntza ainitzetan ere. Martxoaren 26an, 30a arte izanen da festibala.
San izpiritu auzoan kokatua da lokala, eta laster ZUPera mugituko dira. Urtean zehar, eskoletan lan egiten dute, bidaiako jendeekin, edo familien etxetan, literatura, haurrei idekitzeko helburuarekin.
Ana Imaz Libre Plume elkarteko animatzailearekin hitzegin du Panpi Mercapidek.
--- Xehetasunak hemen https://www.facebook.com/petitbouquinville ---