Audio-liburuak grabatzeko euskaldunak bilatzen dituzte
2019ko Martxoaren 28a
Eric Traonmilin, Maialen Bidegain Aire eta Dominique Casassus / Gure Irratia
115 audio-liburutegi badira Frantzian; ahalmen urritasun bat dutenak laguntzeko liburu irakurketak grabatzen dituzte. Miarritzen bada horietariko bat, mediatekan kokatua dena.
900 bat liburu badira frantsesez grabaturik, eta 100 bat euskaraz. Hain xuxen boz emaile euskaldunak xekatzen dituzte. Hauetarik dira Maialen Bidegain Aire eta Eric Traonmilin. Maialenek, nola hasi zen erran dio Panpi Mercapideri.