Sarako gaztetxea eta errugbi taldea elkarlanean aurtengo Urrats Gauarentzat
2019ko Maiatzaren 09a
Ohitura zaharra mantenduz, aurten ere Herri Urrats bezperan Urrats gaua antolatzen dute Saran maiatzaren 11an. Aldaketa batekin aurten, Sarako gaztetxeak, errugbi taldearekin batera antolatzen duela arratsalde eta gau berezi bat zelaian.
Lehen etapa izango da atsaldeko 5etan Basurdeen errugbi partidarekin.
Panpi Mercapide mintzatu da Leire Fagoaga antolatzailearekin.