Herrien arteko loturak landu jokoan eta euskaraz
2019ko Maiatzaren 16a
Egun guzian proba desberdinak izango dituzte herritarrek / Erran.eus
Herri Haitadaren 2. edizioa izanen da aurten Ainhoan. Herrien arteko desafio hauen helburua auzo herrien harremana azkartzea euskara eta lehiaketaren inguruan. Bera, Etxalar, Ainhoa, Urdazubi, Zugarramurdi eta Sarako herritarren arteko jokoa maiatzaren 18an izanen da.
Egun osoan zehar proba desberdinak izango dira, 8:15ean emana da hitzordua lehen proba ordu erdi bat berantago hasteko.
Panpi Mercapide mintzatu da Oihana Larralde antolatzailearekin.