Brik a Brak erraldoia Uztaritzen
2019ko Maiatzaren 20a
Itsasun egin zuten ere Brik a Brak egun bat / www.vide-greniers.org
Integrazio Batzordea elkarteak bere 20. urtemuga betetzen du aurten.
Ikastola guztiek badute beren ordezkaritza, urtean zehar ekitaldiak antolatzeko. Uztaritzeko ikastola urteetan zehar berezitu da bere Brik a Brak famatuarekin.
Diru bilketa kanpaina horren kari, Uztaritzeko kiroletan izanen da asteburuan, maiatzaren 25 eta 26an. Larunbatean 13.00 eta 18.00ak artean idekiko dute, eta igandean 9.00ak eta 17.00ak artean. Lore Aristizabal antolatzailearekin egon da Panpi Mercapide.