"Harrigarria da Frantziako lehendakaria gordeka etortzea honerat"
2019ko Maiatzaren 20a
Michel Veunac Biarritzeko auzapeza eta Emmanuel Macron Bellevue-n / Euskal irratiak
G7aren kontrako militanteak Biarritzen ziren maiatzaren 17an Emmanuel Macron hurbildu zelarik. Bake prozesua, presoen gaia eta hizkuntza arloan, murgiltze ereduaren egoera aipatu ditu Frantziako presidenteak.
Biarritzera etorria zen G7 gailurraren antolaketa zertan den begiztatzera eta paradaz baliatu gira kazetariak, Euskal Herriko hainbat gai aipatzeko. Han zinen Ihintza Arrieta.