Hiriburuko pastoralaren zati batzu ikusgai larunbatean
2019ko Maiatzaren 22a
2018ko irailaren 16an eman zuten Pastorala Hiriburun / hiriburupastorala.wixsite.com
Hiriburun maiatzaren 25ean larunbatean "Hiriburuko Pastoralaren Ezpalak" proposatzen dituzte, hots, Andere Serora pastoralaren zati batzu.
Ikusgarri bermoldatu bat, La Perle gelan egun berean bi aldiz emanen dutena: arratsaldeko 4.30tan eta arratseko 8.30tan.
Pantxika Urruty errejenta eta Guillaume Irigoyen idazlearekin mintzatu da Panpi Mercapide.