Euskal kulturaren plaza Ziburun
2019ko Maiatzaren 24a
Baltsan Elkarteak eta ARGIA hedabideak Ziburuko 1. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA antolatzen dute elkarlanean ekainaren 1ean, larunbatarekin. Ziburuko plazan 17 argitaletxe present izanen dira; haur, gazte eta helduentzako liburu, komiki, disko eta mahai jokoak euskaraz deskubritzeko parada izanen da.
Maia Muruaga Baltsan elkarteko Ladix Arrosagarai, Argia aldizkariko Estitxu Eizagirre eta Adur Larrearekin mintzatu da.