Titulua eta hoberenekin lehiatzeko eskubidea irabazi du Baionak
2019ko Maiatzaren 28a
Baionako taldea Top14ean sartzen da ondoko sasoian / arg. @rugbyprod2
Errugbian, Baionako Aviron-ek Pro D2ko finala irabazi du igandean Paueko Stade du Hameau zelaian, Briven kontra 21-19. Partida tinko bezain borrokatu batean, ikusmina izan da nagusi, azken segundu arte ez baitzen jakin nork irabaziko zuen. Bukaeran, Bustos Moyanoren ostiko batek trenkatu du dena.
Baionarrek Titulua eta heldu den sasoinean Top 14ean hoberenekin leiatzeko eskubidea irabazi dute 6000 bat zaleren aitzinean. Paueko ospakizuna laburra izan zen, zale eta jokolariak aski fite itzuli baitziren Baionara, Jean Daugen ongi etorria egin zitzaien 20À‚Â :30ak aldera, eta han zen Olatz Idoate.