Axoa ospatuko dute Ezpeletan
2019ko Ekainaren 04a

Juanita Thouary eta Dominique Pocorena kofradiako kideak Ezpeletako dendan / Gure Irratia
Ezpeletan ekainaren 9an igandez, Axoaren besta iraganen da. Ezpeletako biper eta ahatxe axoharen kofradiak duela 5 urte hasi zuen ekitaldi berri hau.
Antolaketako eta kofradiako kide den Juanita Thouary eta lehendakari den Dominique Pocorenarekin mintzatu da Panpi Mercapide.
Axoaren festa igande honetan, Biper festaren famarat oraindik heldua ez dena.

















