Libano, Ginea eta Mauritaniako janaria etorkinen harrera laguntzeko
2019ko Ekainaren 06a
Amadou, Pantxika eta Arantxa, Eskuz Esku elkarteko kideak Gure Irratian.
Eskuz Esku elkarteak Lapurdi barnekaldean, etorkinei harrera egiten die. Ekainaren 15ean sustengu afari bat proposatzen dute.
Afaria Libaniar, Ginear eta Mauritaniar janari eta edariekin proposatuko dute. Helduentzat 16 eurotan eta haurrentzat 7 eurotan. Pantxika Arburua eta Arantxa Duhaldek, Eskuz Esku elkartea aurkeztu digute. Afarirako izenak eman ekainaren 7ko deituz 06 30 48 40 40.