Nautika eguna haur eta helduentzat
2019ko Ekainaren 26a
Nautika eguna antolatu du bigarren urtez Piarres Larzabal kolegioak. Itsas aktibitateei loturiko eguna Zokoako Kirol portuan igande hontan izanen da, goizeko 10etatik aurrera, haur zein helduentzat; Optimista, Katamarana, Paddle-a edo Buia tiratua, proposamen ezberdinak izanen dira.
EVI Nautikarekin antolatutako egunaz mintzatu da Maia Muruaga Piarres Larzabal Kolegioko lehendakaria den Iurgi Arrizabalagarekin.