Animalia ikusgarria Bidarten ostegunero
2019ko Agorrilaren 06a
Animalia ikusgarria / argazkia Clarenza
"Animalia" deitu ikusgarria sortu dute Bastidako Clarenza eta Darritchon behitegiek. Dantzari, musikari-kantari, eta abereen artean sortua, galdezketatzen duena: nor den animalia?
Abuztu ondarra arte, ostegunero ber ikusgarria emanen dute Bidarteko zezen plazan, gaueko 9.30tan.
Clarenza elkarteko Maite Garrak erran dauku Veronique Darritchonekin harremanetan eman zirela, hunek ez baitzituen gehio behi lasterketak egin nahi uda guziz bezala, bainan zerbait berri proposatu nahi zuen…