Txalupa joan-jinka hasi da Aturrin
2019ko Agorrilaren 12a
Joseba Davant Txalupan marinel / Gure Irratia
Bokaletik Baionarat, 15 minutaz egiten ahal da bidaia egunero "Txalupa"rekin, 7etarik gaueko 8etarat, salbu igandetan 9etarik goiti. Oren guziz berriz pasatzen da.
Bidaia bat euro 1 gosta da, 2 À¢Â‚¬ egun batentzat eta 10 bidaia 8À¢Â‚¬.
Bokale eta Angelu lotzeko 7 minuta baizik ez dira behar larunbataz gioz, Aturri ibaitik pasatuz.
"Txalupa" deitu itsas-ontzi joan-jinkaria hasi da aste undar hontan bidaiarien garraiatzen, Baiona eta Bokale lotuz. Udan Angelurat luzatzen da zerbitzua.
Euskal Hirigune Elkarteko mugikortasunen sindikatak, alternatiba berri bat proposatzen du auto gidarier eguneroko bidaientzat, bideen libratzeko.
Txalupa gidatzen duen Joseba Davant-ekin mintzatu da Panpi Mercapide, garraio berriaren estrena egunean joan den larunbatean: