Topatopia II aste ondarrean Kanboko Paskalekun
2019ko Agorrilaren 28a
Gauthier Desmartis eta Iban Larrandaburu Gure Irratian
Topatopia, edo ezagutzen trukaketaren hitz ordua berriz heldu zauku 2. aldikotz. Kanboko Paskalekuko plazan, aurten 2 egunetarat luzatu dute: agorrilaren 31an eta irailaren 1ean.
Tailer, ustegabeko gaualdi, jateko, edateko, kontzertu eta inprobisaketa programan izanen dira.
Iban Larrandaburu eta Gauthier Desmartis antolatzaileetan dira, erran daukute nola sortu zen topaketa hunen egiteko gogoa: