Antton Mimiague zenaren proiektua bururaino eramaiteko helburuarekin
2019ko Irailaren 04a
Antton Mimiague zena eritasunak eraman zuen 2016an. Bere borroka izan zen erientzat etxe bat sortzea, laguntza soziala ekartzeko apartamendu batzuekin. Segi Antton elkartearekin bere lagunek segitu dute bide hori.
Irailaren 7an, Segi Antton eguna antolatzen dute Arrangoitze eta Basusarrin.
Patxi Amulet-k aipatu dauku bere lagun zenaren nahia.